Orria gaizki edo deskoadratuta ikusten da, zer egingo dut?
Probatu nabigatzailearen zooma % 100ean jartzen Ctrl+0 erabiliz (Cmd+0 Mac-en) eta kargatu berriro Ctrl+F5 sakatuta. Zoomaren eta cacheko fitxategi zaharren artean azaltzen dira bistaratze-arzo gehienak.
Gaizki ikusten jarraitzen badu
- Desaktibatu luzapenak, bereziki orrien itxura aldatzen dutenak (modu ilunak, itzultzaileak, blokeatzaileak).
- Probatu inkognitoko moduan, luzapen guztiak batera desaktibatzen baititu.
- Eguneratu nabigatzailea.
- Maximizatu leihoa: leiho oso estuetan aplikazioa berrantolatu egiten da, eta pantailako teklatuak lekua behar du.
Pantaila-tamaina zehatz batean gaizki ikusten bada eta abisatu nahi badiguzu, bidali pantaila-argazki bat eta erabiltzen duzun nabigatzailea: akatsa zuzentzeko balio digu.