Zer da KLUPPY?

KLUPPY mekanografia modu dibertigarri batean ikasteko plataforma bat da.

Zer egiten du desderdin KLUPPY beste plataformetatik?

Batez ere gamifikazioak. Bideojoko baten modura, maila guztiak planeta baten itxuran ipini ditugu, emaitzak izarren bidez neurtzen ditugu, erabiltzaileek beraien artean jokatu dezakete, etab.

Baina nolakoa da KLUPPY?

Hemen sakatu ezkero bideo labur bat ikusiko duzu

Nola hasi naiteke?

Oso erraza, esteka hontan sakatu eta erregistratu besterik ez duzu.

Eta erregistratu ondoren zer?

Oso tresna intuitiboa da eta ez duzu gidarik beharko. Hiru atal izango dituzu, ikasi, praktikatu eta erronkak bidali. Batetik bestera joan besterik ez daukazu. Dena den, laguntza behar izan ezkero idatzi [email protected] helbidera eta zalantzak argituko dizkizugu.

Zenbat erabili dezaket?

Nahi duzun guztia. Urtebeteko lizentzian nahi adina denbora erabili dezakezu eta ariketak behin eta berriro errepikatu ahal izango dituzu. Ehundaka ariketa dituzu!

Ze adina da egokiena?

Ez dago adina apropos zehatz bat, edonork ikas dezake mekanografia, haurrek edo helduek. Baina gure iritziz KLUPPY erabiltzeko adina egokiena 8 urtetaik aurrera litzake.

Deskonturik ba al dago taldeentzat?

Bai. Ikusi itzazu hemen gure tarifak.

Ikastetxe bat naiz eta nire eskolan erabili nahiko nuke. Nondik hasi nahiteke?

Oso erraza, idatz iezaiguzu [email protected] helbidera eta ikastetxeetako aukerak eta tarifak erakutsiko dizkizugu.

Oraindik zalantzak ditut…

Idatzi lasai [email protected] helbidera zure zalantzekin.