Mekanografia euskaraz ikasi nahi?

Mekanografia erakustea gaur egungo ikastetxe askotako kurrikulumetan txetatatu da. Zergatik bueltatu da “aspaldiko” behar hori gaur egungo ikastetxeetara? Ikasle guztiek ordenagailu bana izaten dutelako. Eta hau erabiltzen ikasi aurretik, honekin idazten jakitea guztik beharrezkoa dutelako.

Sarean bila jar gaitezke eta orduak eta orduak joango zaizkigu mekanografia ikasteko programen bila. Eta oraindik eta ordu gehiago pasako ditugu euskarazko plataforma bat aurkitu nahi badugu. Mekanografia euskaraz ikasteko tresnak bilatzea ez da lan erraza izaten. Horregatik sortu genuen KLUPPY. Guztiz euskaraz, bideo didaktikoen bitartez eta gamifikazio teknikekin errefortzatutako euskarazko lehen plataforma izan ginen.

Harro esan dezakegu gugandik sortu direla hurrengoak. Baina oso argi daukagu ezin dugula lo hartu. Horregatik egunetik egunera ideia berrien bila gabiltza eta gure tresna nola hobetu dezakegun pentsatzen ari gara.

Mekanografia euskaraz ikasteko kalitatezko tresna baten bila bazabiltza KLUPPY da zurea. Artikulu hau idazteko momentuan 50 ikastetxek baino gehiagok gugan konfidatzen dutela zihurtatu dezakegu eta gure plataformatik 8000 ikasle baino gehigo pasa direla ere bai.

Oraindik ere zalatzak badituzu, utzi iezaiguzu zure galdera eta kontaktua Harrematetan jarri atalean eta sakonean erakutsiko dizugu gure plataforma. Ziur izan gustoko izango duzula!