fbpx
Mekanografia

Mekanografia euskaraz

sokatira

Mekanografia euskaraz ikasteko tresna baten bila bazabiltza KLUPPY da zure aukera. Ikastetxeentzako eta banakoentzako planak ditugu.

Badira urte batzuk KLUPPY proiektua martxan jarri genuela. 2015 urtean hasi ginen lanean mekanografia tresna hau garatzen. Eta arrazoi nagusi batengatik hasi ginen. Ez zegoen maila egokia eskenitzen zuen tresnarik euskaraz.

Ordurarte zeuden tresna guztietan, ingelesetik edo gaztelaniatik itzulita, euskal hizkuntzan ematen diren fonema eta hitza ez ziren lantzen. Honetaz gain, euskarazko laguntzarik, gidarik ezta bideorik ez zen eskenitzen.

mekanografia euskaraz ikasteko tresnaren teklatua

Hortarako sortu genuen KLUPPY, zulo guzti hauek estaltzeko. Pixkanaka buruan genituen idea guzti hoek elkartzen hasi ginen. Baina hori ez zela nahikoa iruditzen zitzaigun. Ez genuen beste mekanografia tresna arrunt bat sortu nahi.

Mekanografia aspergarria egiten ba zaigu helduei, nola ez ba gazteenei! Bideojoko zale amorratuak gara gu. Baina nola ekarri jolasetako dinamika guzti hoiek mekanografiara? Orduan gamifikazioaren inguruan ikertzen hasi ginen.

Hara hor, horrenbeste ordu sartu ditugun jokoetako trikimailu, eta dinamikak non azaldu ziren. Baina oinarritik hasi beharra zegoen eta 2015. urtean modan zeuden bideojolas sinpleenen dinamikak aztertu genituen. Hor ziren Candy Crush, Angry Birds eta bestelakoak… Jolas sinpleak, baina adin guztietako jendea guztiz lotuta zituztenak.

KLUPPYkoko planetak

Orduan tematika bat haukeratu behar genuen gure jolaserako. Zaila benetan, baina Planetak eta izartxoak aukeratu genituen. Burura etorri zitzaigun lehen bidejokua Super Mario Bros izan zen, eta bertan maila bakoitza mundutan banatzen zela gogoratu genuen. Hortik planetak eta…ez ziren betakoak izango, beraz nahi adina maila sortu genitzakegun edozein momentuan. Gamifikazioaren atala konponduta genuen.

Bezeroengandik ikasten joan gara urte hauetan, ikaskuntzaren arlotik ideia ugari jaso ditugu. Ingelesa ere oso garratzitsua zela ikusi genuen. Gaia landu, eta lanean hasi ginen. Plataforma guztia ingelesez jarri genuen, 130 bat bideo, ehundaka testu…. Guztia ingelesez! Bezeroen harrera bikaina izan zen.

Baina hori ere, ez zen nahikoa guretzat. Irakasleek kontrola behar zuten. Zer egin du ikasle bakoitzak? Noiz egin ditu ariketak? Zenbat ariketa? Ze mailatan dago? Kontrol panela berritu eta estatistika guzti hoiek txertatu ditugu.

Eta hau guztia bezeroari gehiago kosta gabe.

Oraindik ere KLUPPYri buruz zalantzak badituzu eta mekanografia euskaraz ikasteko gogoa baduzu, kontaktatu gaitzazu eta gure tresnaren abantaila guztiak erakutsiko dizkizugu inungo konpromezurik gabe.

GG