fbpx

KLUPPY 20-21 eskolaz kanpoko neurriak

Nahitaezko musukoa

Ikasturte honetan, eta egoerak hala eskatzen duen bitartean, musukoa derrigorrezkoa izango da gure jardueran. Ikasleek maila desberdinetako beste ikasle batzuekin egin dezakete topo, eta, ondorioz, musukoa ezinbestekoa da gure saioetan.

Tenperatura neurketa

Gelan sartu aurretik, tenperatura hartuko diegu ikasle guztiei. Norbaitek 37º gainditzen baditu, ikastetxeari jakinaraziko diogu, dagozkion neurriak har ditzan. Zoritxarrez, ezin dugu inor 37º baino gehiagoko tenperaturarekin saioetara sartzen utzi.

Esku garbiketa

KLUPPYko saioetara datozen guztiek, sartu aurretik, eskuak higienizatu beharko dituzte soluzio hidroalkoholikoarekin. KLUPPYk ikasleen eskura jarriko du soluzio hori.

Periferikoen garbiketa

KLUPPY arduratuko da mekanografia-saioetan erabiliko diren teklatu, sagu eta periferiko guztiak saio bakoitzaren aurretik eta ondoren higienizatzeaz.

Online jarraitzen dugu

KLUPPY online ikasteko premisarekin sortu zen. 20-21 ikasturterako, eskolako lehen egunetik Discord zerbitzarian egongo gara. Edozein arrazoirengatik klase presentzialak eteten badira, saioen ildoan jarraituko dugu, saio presentzialak balira bezala. Horrela, saioen erritmoan gerta litekeen edozein nahasmendu saihestu nahi dugu.